HH2tik DBH2rainoko ikasleek bazkal dezakete gure jantokian. Gure menuak seguruak, osasungarriak, iraunkorrak eta gozoak dira. Menu orekatuak, askotarikoak eta sasoikoak dira. Eskaintzen dizkiguten sukaldaritza zerbitzuak kalitate gorenekoak dira. Lehengaien, produktuen eta hornitzaileen homologazio prozesu zaindu eta zorrotzak bermatzen dizkigute. Hezkuntza fase bakoitzean beharrezkoa den ekarpen nutrizionala bermatzen dute, bazkaltiar bakoitzaren elikadura profila kontuan hartuz.
Hiru txanda antolatu ditugu COVID-19a dela eta segurtasun neurriak bete daitezen. Ikasleek 1,5 metroko distantzia errespetatzen dute, eta modu honetan, jantokian, ez da ume kopuru handia pilatzen. Honekin ere jantokiko zarata murriztu da. Jantokia eguneroko edo noizbehinka erabil daiteke. Menuak webgunean izaten ditugu ikusgai.