hIZAN
Metafora baten bidez azalduko dugu ikastolara datorkigun haurrari buruzko ikuskera:
“Ernetzen ari den hazia da haurra. Berez dakar landare bihurtzeko behar duena; lurrean zabaldu eta berez joango litzateke hazten baina, hazi horri lur egokia, eskatzen duen ura, behar duen eguzkiaren beroa eta berak dakarren lorea emango du. Hortaz, hazi bakoitzaren beharrei erne egon behar dugu: berak adieraziko digu noiz behar duen ura eta zenbat ur behar duen ez itotzeko, noiz behar duen berotasun handiagoa edo noiz ari den erretzen, noiz dagoen aseta, bapo, gustura.”